Fatxada batetik harriak erori dira Bergarako San Pedro kalean, zauritu barik

Udaleko langileak askatzeko moduan dauden harriak ateratzen. Argazkia: Bergarako Udala.

Gaur goizean, uztailak 17, Bergarako San Pedro kaleko fatxada batetik harri batzuk askatu eta kalera erori dira. Harriek ez dute inor azpian harrapatu, baina Bergarako Udalak ingurua hesitu eta azterketa azkar bat egin ostean, askatzeko moduan dagoen fatxadako harri zatia botatzeari ekin dio. Lanok gaur bertan amaitzea aurreikusten dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.