Julian Tena bergararrari omenaldia egingo diote uztailaren 14an

Tenari harrera, 2016an.

Hil berri den euskal iheslaria omenduko du Bergarako ezker abertzaleak egubakoitzean, hilak 14, Olaso dorreko lorategian (20:00). Tenak 30 urtetik gora egin zituen Euskal Herritik kanpora, gehienak Panaman. Euskal Herrira itzuli eta urtebeteren ondoren hil zen ekainean, ortuan lanean ari zela, bihotzekoak jota.

Egubakoitzeko ekitaldia "publikoa eta herrikoia" izango dela jakinarazi dute: "Tenaren bizitzaren zein ibilbide politikoaren berri emateaz gain, musika eta dantzaz lagundurik euskal preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea eskatuko dugu. Herritar guztiei dei egiten diegu ekitaldian parte hartzeko".