Gazteluren askatasuna aldarrikatzeko ekitaldiak asteon

Iazko San Martzial eguneko talde argazkia.

Gaztelu Gure Artera taldeak antolatuta, 20 urte espetxean daramatzan Joxe Migel Gaztelu euskal preso bergararraren askatasuna eskatzeko ekintzak izango dira asteon. Preso politikoak: kartzela eta ondorengoak izenburu duen hitzaldia eguenean; kartelada eta mosaikoa egubakoitzean; eta argazkia domekan, San Martzialen.

Ekainaren 29an, eguena, Eltzikorta, Usandizaga, Ugarte eta Gaztelu presoen egoera juridikoa izango dute hizpide Preso politikoak: kartzela eta ondorengoak hitzaldian. Aiert Larrarte abokatua eta Fernando Arburua preso ohia izango dira hizlariak. Ekainaren 30ean, egubakoitza, kartelada izango dute San Martin plazan eta ondoren mosaikoa osatuko dute Gure artera eta Gazteluren irudi erraldoiekin. Amaitzeko, uztailaren 2an, domeka, argazkia aterako dute San Martzialen. "Zapia ere aterako dugu Gaztelu gure artean nahi dugula aldarrikatzeko", gaineratu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.