Bergarako pintura eskolaren erreferente nagusietakoari aitortza egin zaio urte guzti hauetan egindako lanagatik. Udalerrian “pinturarekiko ohitura zaharra eta zabala dagoela” esan du Elena Lete alkateak, baita “Bergaran margolari talde ederra dutela” ere. Eta sortutako harrobi hori, neurri handi batean Okinaren lanaren ondorio izan dela era aipatu du.
Omenaldi berezia egin nahi zioten bergarar margolariari eta horregatik Beart taldea eta Bergarako Udala elkarlanean aritu dira antolakuntza lanetan. Omenaldian pintorearen lagun batzuen hitzak entzun ziren eta gainera, ohorezko aurreskua zein hainbat opari jaso zituen margolariak.
Behin omenaldia amaituta, Okinak margotutako lanetako bat Udaletxeko pareta baten eskegi zuten. Bergarako alkatearen arabera, toki hura lan berezi baterako erreserbatuta zeukaten.
Artisten erakusketa
Omenaldia egiteko eguna aukeratu du Bergarako Artisten Elkarteak, Beartek, elkarteko kideen lanak plazara ateratzeko. San Martin plaza artelan erakustoki bihurtu zen, honenbestez, bertaratu zirenen gozamenerako.