Omenaldi hunkigarria Migel Okina bergarar margolariari

Lagun asko batu dira Bergarako Udaleko pleno aretoan Migel Okina pintorearen omenaldira. Bergarako pintura eskolaren erreferente nagusietakoari aitortza egin zaio urteetako lanagatik. Omenaldia Bergarako Udalaren eta Beart taldearen eskutik dator. Bergarako alkate Elena Letek esan duenez, "hunkigarria" izan da. Ohorezko aurreskua eta hainbat opari jaso ditu Okinak.

Migel Okinari omenaldia egiteko eguna aukeratu du Bergarako Artisten Elkarteak, Beartek, elkarteko kideen lanak plazara ateratzeko. San Martin plaza artelan erakustoki bihurtu da, honenbestez, bertaratu direnen gozamenerako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.