Eneko Lizarralde txirrindulari bergararra da Gorlako bidean istripua izan duena

Eneko Lizarralde txirrindularia Bergaran.

Murias Taldeko zuzendari Jon Odriozolak baieztatu du Lizarralde dela Bergarako GI-3750 errepidean, Gorlarako bidean, istripua izan duena. 14:30ak aldera, hango errebuelta itxi batean menditik behera jausi da. Suhiltzaileek atera behar izan dute handik Ertzaintzaren esanetan.

Zer gertatu den ikertzen dihardute ertzainek bien bitartean kamioi bat identifikatu dute horrek eraginen bat izan duen aztertzeko. Dena den, ez dutela elkarren aurka talkarik egin adierazi dute Segurtasun Sailetik. Txirrindulariaren egoera jakiteko goiz izan arren albo batean zuela kolpea baieztatu dute Ertzaintzatik eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

Odriozolaren esanetan lepauztaia hautsita izan dezake eta "hortik aurrera jakin ez". Urte hasieran beste eroriko bat izan zuen Lizarraldek, eta hainbat astetan izan zen bajan. Hartatik osatu ostean eta sasoi puntua hartzen ari zenean iritsi da orain istripu hau.

Erlazionatuak

Sei astez bajan egongo da Eneko Lizarralde haustura bikoitza duela konfirmatu ondoren

Bergara

Mallorcako Challenge probako 3. etapa, izandako erorikoaren ondorioz haustura bikoitza du Bergarako txirrindulariak laugarren metakarpoko erradioan...