"Hasierako probek hausturarik ez zegoela adierazi bazuten ere, proba berriek lesioaren garrantzia agerian utzi dute. Bergarako txirrindulariak astebete geldirik egon beharko du belaunean jarri dizkioten puntuak direla-eta, eta 6 asteren buruan ezin izango du errepidean entrenatu", azaldu du Murias Taldeak.
Eneko Lizarraldek, bestalde, hurrengoa adierazi du lesioaren larritasuna ezagutu ostean: “Iaz 3 hilabetez geldirik egon eta gero, aurten guretzat hain garrantzitsua den denboraldiaren hasieran gauzak benetan ondo egiteko eta emaitzak lortzeko gogo bizia nuen. Orain ahalik eta ondoen osatu nahi dut, epeak murriztu, eta apiriletik aurrera gauzak txukun egin”.