Turtukiña fanzinea aurkeztuko dute larunbatean Bergaran

Urte osoan zehar sorkuntza prozesuan ibili ostean ekainaren 10ean aurkeztuko dute Bergarako Kartzela Zaharrean 21:30tan paella jana eta sorpresa ugarirekin. Bergaran emakumeek sortutakoa, betaurreko moreak jantzita jorratuko dituzte gai guztiak.

Andrie andrie danak belaunek junto eta turtukiñie tapauta. Hori dio Bergarako Euskararen hiztegiak Turtukiña hitza bilatuz gero eta horrelako izena eman diote Bergaran emakumeen artean sortu den proiektu berriari. Turtukiña fanzineak irudia eta hitzak uztartzen ditu papereko formatuan. Bertan kultura, musika eta dantza bezalako gaiak jorratzen dituzte eta lehen alean, debekatutako dantzen inguruan artikulu sakona eta collage zein ilustrazioak aurkitzen dira besteak beste.

Turtukiña fanzinea ekainaren 10ean, larunbatean, aurkeztuko dute Bergarako Kartzela Zaharrean, Bergarako Gaztetxeko 17. urteurreneko ospakizunen barnean. Aurkezpena 21:30tan hasiko da paella janarekin eta ondoren sorpresa ugari egongo dira. Larunbatean bertan jarriko da salgai eta ondoren Bergarako hainbat tabernatan eskuratu ahalko da paperean. Formatu digitalean ere eskuratzeko aukera izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.