Bergarako jaietako zapia, eskuragarri

Iker Oñate 2017ko eka. 2a, 10:21

Lehiaketaren irabazleak, zapiaren irudi eta lemarekin. Argazkia: Jardun.

Bergarako jaiek badute zapia. Azken urteetan lez, aurten ere jaietarako zapia aukeratzeko lehiaketa antolatu du Jardun euskara elkarteak. Horretarako, herritarren parte hartzea bultzatu gura dute egitasmoaren bultzatzaileek.

Bada, Maite Elorza eta Mikel Aginagalde dira aurtengo edizioko irabazleak. Batetik, Elorzak, bere marrazkiaren bidez, Bitorianatxori eman gura izan dio protagonismoa; herriko plazara heltzen ageri da, auto baten barruan. Irudi horrek, esan bezala, Aginagalderen leloa izango du lagun. Hala dio: Euskerian plazan etxoingo dotsut.

 Saria, bitan zatituta

Antolatzaileen esanetan, lan nekeza izan da irabazlea aukeratzea; eta, hori horrela, saria bitan egitea erabaki dute. "Aurreko urteetako datuekin alderatuta, gora egin du parte hartzeak. Gainera, kalitate handiko lanak jaso ditugu. Ez da erraza izan irabazlea aukeratzea", gaineratu dute.

Oro har, antolatzaileak "pozik" daude aurtengo edizioarekin; eta eskerrak eman gura izan dizkiete lehiaketan esku hartu dutenei.

 Zapiak salgai

Maiatzaren 26tik aurrera eskuragai daude Pentekoste jaietarako zapiak. Interesa duenak herriko hainbat tabernatan eros dezake berea, 3 euroren truke. 1.500 zapi atera dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak