Omenaldia Rezustari eta Irribarriari, Bergara Hiria txapelketako finaletan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 2a, 09:28

Rezusta eta Irribarria binakako txapelarekin, Bergarako udal pilotalekuaren kanpoaldean.

Beñat Rezusta pilotari bergararrak eta iker Irribarria pilotari aramarrak omenaldia jasoko dute Pentekoste jaietan. Ekainaren 5ean izango da, Bergara Hiria txapelketako finaletan. "Bi pilotari handiek Binakako Txapelketa irabazi zuten eta merezitako gorazarrea jasoko dute bi finalen artean", diote Udaletik.

Gaur hasiko dira Pentekosteak eta pilotak tarte berezia izango du aurtengo festetan. Ohiko pilota eskaintzaz gain, astelehenean, ekainak 5¡, Bergara Hiria pilota txapelketako finalak jokatuko dira Udal Pilotalekuan 19:30etik aurrera. Bada, Pilota Eskolak eta Udalak final horiek aprobetxatu nahi izan ditu Beñat Rezusta eta Iker Irribarria pilotariei omenaldia egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak