Bergara Hiriako finalak astelehenean, eta profesionalen jaialdia martitzenean

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 2a, 12:00

Iazko Bergara Hiriko finalen osteko sari banaketa ekitaldia.

Astelehenean jokatuko dituzte Bergara Hiriko finalak (19:30), eta Bergara Pilota Saileko lagunek hitzordua aprobetxatuko dute aurtengo Eskuz Binakako txapelduna omentzeko, Beñat Rezusta. Hain zuzen, martitzeneko pilota jaialdian Rezustak Irribarriarekin osatuko du bikotea (17:00).

Astelehenean jokatuko dituzte Bergara Hiriko finalak, (19:30). Promesa mailan Alberdi-Aizpuru bikoteak Exposito eta Etxeberria izango dituzte aurrean, eta senior mailan Zabalak eta Gorrotxategik Urbietaren eta Etxebarriaren kontra jokatuko dute. Arratsaldea berezia izango da, baita ere, pilota-zaleek Beñat Rezusta omenduko dutelako.

Hurrengo egunean, ekainaren 6an, Irribarriak eta Rezustak bikotea osatuko dute ostera ere (17:00) Aspekoek antolatutako pilota jaialdian. Jaien barruan antolatutako hitzordua izango da, eta aurrean izango dituzte Altuna III.a eta Zabaleta. Arratsaldeko bigarren partidua izango da hori, lehenago, Retegi Bik eta Tolosak Elezkanoren eta Erostarberen kontra jokatuko dutelako. Jaialdia amaitzeko, azkenik, Elordik eta Merinok Errandonearen eta Jaunarenaren kontra jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak