Azken urteotan Espoloiko zuzenean esprinta egin dute Mikel Aristik –2015ean, gaur egun Delko Marseille Provence KTM taldean dabil– eta Jokin Etxabek –2016an, gaur egun Aevolo Racing Team taldean dabil–. Garaipenagatik borrokatu ziren, eta ez zuten herriko zaleen aurrean besoak jasotzerik izan. Baina, hor egon ziren, lasterketak erabakitzen diren unean.
Domekako lasterketak, berriz, beste protagonista batzuk izango ditu, 100 txirrindulari baino gehiago batuko dira-eta irteera puntuan –Lehendakari Txapelketarako puntuagarria da–.
Asentzio, birritan
Lehenengo kilometroak Bergara, Osintxu eta Zubillaga artean egingo dituzte, eta 89. kilometroan Asentzio igoko dute lehenengoz, eta 111. kilometroan bigarrenez. Hortik helmugara 15 kilometro geratuko zaizkie ziklistei, eta ikusteko geratuko da San Antonioko maldara nor iristen den aldapa gora egiten duen errepidean esprinta jotzeko moduan.