Xaxauko kideek prest dute txosnetako egitaraua. Azken urteetako joerari jarraiki, ekintza batzuk kalean egingo dituzte, "egitarau herrikoia" herriko gune ezberdinetara zabaltzeko asmoz, Nerea Madariagak, Xaxauko kideak, azaldu duenez.
Bestetik, berrikuntza batekin datoz: Hotz Bergara omentzeko eguna antolatu dute. "Egitarauko egun bat herriko eragile baten esku uzteko hautua egin dugu lehenengoz; aurten, Hotz Bergarari eskaini diogu ekainaren 4a. Urtean zehar eginikoagatik omendu gura dugu horrela", esan du Madariagak. Hala, Hotz Eguna bataiatu dute ekainaren 4a. Gainera, eragilea omentzeko jardun horretan, Hotz Bergararen partxeak jarri dituzte salgai, 4 eurotan; Hamaika eta Arrano tabernetan eskura daitezke.
Emonen ibilbideari errepasoa
Emon musika talde bergararraren bueltako emanaldi berezia izango da ikusgai ekainaren 2an, egubakoitzean. Emonen ibilbidean taldekide izan diren zenbait musikarik jardungo dute agertokian. "Taldearen abestiak eskainiko dituzte; horietako asko, ibilbidea hasi zutenean sorturikoak", dio Madariagak.
Honatx, Bergarako txosnen egitaraua: