Garaiko lore eta landareekin apaindu dira Bergarako lorategiak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko maiatzaren 25a

Bergarako hainbat lorategi garaiko lore eta landareekin apaindu ditu Udalak, lorezaintza brigadaren bitartez.

Aurreko astean jarri ziren landare berriak eta hauek, garaikoak dira; Salviak, Begoniak, Alegriak, Petuniak edota Berdenak, besteak beste. Garaiko lore eta landareen erosketaren aurrekontua 6.000 eurokoa izan dela jakinarazi du Bergarako Udalak. Itxura berria izango duten guneak berriz, Usondo kanpoa, Toki Eder, Santa Marina, Palmera errotonda, Irizar, Irala edota Martokua dira.

Garaiko lora eta landareek 6 hilabeteko iraupena dute eta gainera, lore hauei esker, "herriko txoko eta lorategi desberdinak kolore biziz janztea" lortzen dela esan du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak