Udalak ondorengo xehetasunak eman ditu ostiralerako:
- Herri gunetik Labegaraietara doazenak Ertzaintzako eraikinera iritsi aurretik beste espaloira pasa beharko dira eta ondoren autobus geltoki barrutik, eskailera batzuen bitartez, bidegorrira berriro.
- Labegaraietatik datozenak, alderantziz. Eskailera batzuetatik autobus geltokira eta honen pareko espaloitik Ertzaintzako eraikina pasa arte, ondoren bidegorrira itzuli ahal izango dira.
Astelehenean, apirilak 10, lekuz aldatuko da autobus geltokiko. Oraingo tokitik aurreko espaloira aldatuko da, zebrabide ondora. Aldaketa hauek "asfaltatze lanak" eta "herritarren segurtasuna" bermatzea dutela helburu adierazi du Bergarako Udalak. Gehitu duenez, "era honetan, eta autobus geltoki osoa itxita egongo denez, bidegorritik geltokira doazen herritarrak, Ertzaintzaren gune ondoko zebrabidea erabili beharko dute".