"Ospakizun polita eta berezia izan da gaurkoa [atzokoa]. Herriko jende mordoa etorri da, aretoa gainezka izan dugu. Pozgarria da, benetan", adierazi zuen Migel Angel Elkoroberezibarrek atzoko saio bereziaren amaieran. Elkoroberezibarrek elkartearen ibilbidea kontatu zuen argazki eta irudi zaharrekin, bitxikeriak ere partekatuz, eta Irizar jauregiko aretoa goraino bete zuten herritarrek –adinekoak gehienak– arreta handiz jarraitu zuten saioa.
Ondoren, Amaia Arantzabalen txanda izan zen. 1992an zortzimilako bat –Cho Oyu– egin zuen lehen emakume euskalduna da Arantzabal; Elkoroberezibarrekin batera solasaldi interesgarri bat izan ostean, bertaratutakoekin partekatu zuen Arantzabalek mendiarekiko duen pasioa. Hori ere argazki zaharrak erakusten zituen bitartean egin zuen.
Datozen ekitaldiak: Irizar jauregian, 19:00etan
- Martxoaren 16an: Ibon Santosen Alpeetako ipar hormak emanaldia.
- Martxoaren 19an: Mendi irteera Azkarate eta Bergara artean. Ondoren bazkaria egingo dute Agorrosingo tabernan (14:30), musikaz girotuta. Bazkalaurretik Alai taldeak abestuko du eta bazkalostean bertsolariak eta musika izango dira. Izen-ematea itxita dago, 130 bat lagun batuko dira.
- Martxoaren 21ean: Bolt Proyect filmaren emanaldia Mikel Uribesalgo eskalatzailearen eskutik.
- Martxoaren 23an: Emanaldia: Islandia, odisea y supervivencia filma.
- Martxoaren 26an: Udal bandaren kontzertua frontoian (12:30). Pol-Polen ereserkia joko dute; letra Basarri bertsolariak egin zuen eta doinua Migel Gonzalez Bastidak.