'Emakumeen Etxea'-k zabalik ditu ateak

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 11a, 10:33

Emakumeen etxe bihurtu dute Aroztegi aretoa Martxanterek, eta atzo iluntzean, txiki geratu zen. Ekitaldi dotore eta hunkigarria eginda zabaldu zituzten ateak, Bergarako 30 emakumek egindako lanak herritar guztiei gerturatzeko.

Musika –akordeoia, flautak eta txalaparta–, bertsoak eta dantza izan zituzten lagun Emakumeen Etxea erakusketaren irekiera ekitaldian. Eta protagonista bakarra: emakumea. Ekitaldi xumea, baina hunkigarria izan zen eta elkartutako askok malkoak izan zituzten begi bistan. "Emozio handiko ekitaldia izan da eta plazer handia hainbeste emakumek elkarrekin lan egitea", zioen Jone Albeniz artistak, eta Justina Elexpuruk gaineratu zuen: "Urtebete Bergaran daroan andaluziar bati (Julia Pajares) eskerrak eman behar dizkiogu erakusketa eta ekitaldi hau posible egin duelako". Pajaresek, ostera, emakumeen indarra nabarmendu gura izan zuen: "Nik ez dut ezer egin, koordinatzaile lanak bakarrik; guztion arteko lana izan da. Garrantzitsuena da 30 emakume ados jarri izana erakusketa hau egi bihurtzeko. Horregatik, hain zuzen, da hain zoragarria, geuk egin dugulako; lan dinamika oso polita izan dugu, enpatia handikoa eta esperientzia benetan zoragarria izan da".

Margoak, argazkiak, bideo instalazioak, eskulturak... horiek eta gehiago batu ditu Martxanterak talde feministak, Beart margo taldeko emakume kideen eta Udalaren laguntzarekin, "emakumeen lana agerian gera dadin". Eta etxe bihurtu dute Aroztegi, etxe dotorea, gainera: logela, egongela, komuna, sukaldea… Apirilaren 2a arte izango da zabalik erakusketa.

Era berean, jakinarazi dute "bide luze baten lehen pausoa" izan daitekeela Bergarako ekimena: "Kontaktu batzuk egin ditugu eta agian sortuko da zerbait Gipuzkoa mailan, Donostian… Ikusiko da, ikusiko da…"

Erlazionatuak

'Emakumeen Etxea' erakusketaren inaugurazioa

Mirari Altube Arrese 2017 mar 11 Bergara

Emakume sortzaileen lanak Aroztegi aretoan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017 mar 10 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak