Emakumeen sormen lanak eta, orokorrean, emakumeek egiten dituzten lanak bistaratzea du Emakumeen etxea erakusketak helburu. Martxanterak talde feministak antolatu du Beart margo taldeko emakume kideen eta Udalaren laguntzarekin. Aroztegi aretoan zabalduko dute gaur, egubakoitza, eta apirilaren 2ra bitartean izango da ikusgai. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da, eta luntxa eta bestelako sorpresak iragarri dituzte.
Etxebizitza bat irudikatuta
Adin eta profil ezberdinetako 30 sortzaileren lanak batu dituzte. "Bi izan ezik, gainontzekoak bergararrak edo Bergaran jaiotakoak gara. Eskaintza zabala da oso; margolan asko daude, baina badira argazkiak, bideo instalazioak, collageak, zeramika, eskulturak, marrazkiak... Anitza da, era berean, erabilitako teknika, material eta koloreei begiratuta. Horiei guztiei lotura eman nahian, etxebizitza bilakatu dugu aretoa. Hortxe daude: sukaldea, logela, egongela, komuna eta lorategi txiki bat, eta banaketa horrek markatu du artelanen kokapena", azaldu dute Martxanterek.
Elkarlanaren emaitza
Emaitzarekin gustura daudela diote: "Arteari eta, orokorrean, bizitzari buruz ikuspegi oso ezberdina dugun emakumeak garen arren, oso erraza izan da guztia antolatzea. Jarrera oso ona izan da guztion partetik, eta ideia asko partekatu ditugu".
Erakusketako artistak
- Aintzane Conde (pintura)pintura)
- Amaia Santamaria (argazkia eta bideo instalazioa)
- Ana Abajo Lazkano (Pintura eta bideo-instalazioa)
- Ana Orgaz (eskultura eta zeramika)
- Angelita Agirrebeña (pintura)
- Arantzazu Arregi (akuarela)
- Edurne Eraña (pintura)
- Idoia Etxarri (eskultura eta zeramika)
- Itziar Murgizu (pintura. marazkia eta margo interbentzioa)
- Jone Albeniz Pedrejon (argazkia)
- Jone Bengoa (Ilustrazioa)
- Julia Pajares Gil (collage, argazkia eta pintura)
- Justina Elexpuru Arregi (pintura)
- Kontxi Idigoras Ostolaza (pintura)
- Lierni Narbaiza (pintura)
- Maria Jesus Manzisidor Agirre (eskultura eta zeramika)
- Maialen Lopez (argazkia)
- Maite Azkagorta (pintura eta ilustrazioa)
- Maite Eraña (pintura)
- Maitena Arana Harbustan (pintura)
- Mari Carmen Laskurain Loidi (pintura)
- Mari Sanvicente Ubera (pintura)
- Mari Kruz Andueza Aranburu (pintura)
- Marilu Unzurrunzaga (pintura)
- Mari Paz Alustiza Larrañaga (pintura)
- Matilde Sainz Osinaga (pintura)
- Mayra Jimenez (pintura)
- Mertxe Ruiz de Egino (pintura)
- Pili Azkarate (pintura)
- Selena Lizarburu Gallastegi (pintura)