Berdinkateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzea du helburu. 11:15ean hasiko da ekimena, eta San Martin Agirre eskolatik hasi, Ipintzatik pasatu, Aranzadi ikastolatik ondoren, Migel Altunatik gero, horren ostean plazara eta Mariaren Lagundian bukatuko da.
Katea bukatzean manifestu bat irakurriko dute haurrek udaletxetik, eta plazan mosaikoa egingo dute.