Zazpi bergararrez, antzuolar batez eta Badajozko beste batez osatutako taldeak hartu du parte Tindufeko eta Smarako errefuxiatuen kanpalekuetan egin den proban. 42 kilometroko proba Txus Iglesiasek, Juantxo Aranesek, Gorka Mansok eta Ion Ander Garitanok egin dute. 21 kilometrokoa, berriz, Lusi Jabier Martinezek egin du eta 10ekoa, Josue Lazkanok, Beatriz Zezeagak, Alberto Samaniegok eta Diana Dominguezek.
Korrikalariek aurreratu duten moduan, proba gogorra izan bada ere, gozatu egin dute. "Haizea aurka izan dugu eta bukaerarako bero handia", gehitu du.