Bergarako Laboratorium Museoa eta EHUko Kultura Zientifikorako Katedra elkarlanean hasi dira

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ots. 7a, 09:45

Urtebeterako elkarlana adostu du Laboratorium Museoak Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikorako Katedrarekin. Elkarlan honi esker, Laboratorium Museoaren hedapen zabalagoa egin ahal izango dute.

"Ibilbide labur baina ederra" izan dela adierazi dute Bergarako udaletik, izan ere, urtebete igaro da dagoeneko Bergarako Laboratorium Museoa zabaldu zenetik. Ibilbide honetan, zientzia hedatzeko hainbat ekimen burutu dira. Orain, ordea, beste aurrerapauso bat eman du Museoak, EHUrekin egindako akordioarekin.

Laboratoriumek, Cuaderno de Cultura Cientifica eta Zientzia kaiera blogetan hileroko kolaborazioa izango du. EHU-ko Kultura Zientifikorako Katedrak duen "garrantzia eta zabalpena" nabarmendu nahi izan du udalak, izan ere, "urtero milioi bat erabiltzailetik gora izaten ditu bere blogetan". Kolaborazio hau Bergarako Laboratorium Museoa mundu mailako zientzia arloan ezagunagoa egiteko "aukera bikaina" dela uste du Bergarako udalak.

Lehenbiziko elkarlan honen pausoak eman dira dagoeneko. Hala, 2016ko urrian Zientzialari bideo sortako baten parte hartu zuen Bergarako Laboratorium Museoak. Cuaderno de Cultura Científica blogeko lehen idatzia urtarrilaren 15ean argitaratu zen eta azkenik, Zientzia Kaiera blogeko lehen kolaborazioa hurrengo egunetan argitaratuko da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikorako Katedrak, zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko antolatzen dituen jardueren artean, argitalpen digitalek garrantzia handia hartzen dute: Blogak (Cuaderno de Cultura Cientifica; Mapping Ignorance; Zientzia Kaiera; Mujeres con Ciencia), Zientzialari bideoak, etab.

Blog bakoitzeko kolaborazioak ezaugarri propioak izango ditu:

  • Zientzia kaiera: Laboratorium museoko zientzia bildumako aleetan oinarritutako dibulgazioa egingo da. Pieza jakin bat aitzakia izango da pieza bera ezagutu bai, baina gainera, zientziaren arlo bat, printzipio bat edota pertsonai bat hobeto ezagutzeko. Zientzia, bilduma eta museoen arteko loturak ere landuko ditu. Blog honetan, museoaren aurkezpenarekin batera, Tigre bat eskaparate batean eta Wolframioa, elementu baliotsua oraindik ere izeneko artikuluak izango dira lehenak.
  • Cuaderno de Cultura Científica: Kasu honetan Bergarako Errege Seminarioa izango da ardatza zientziaren inguruko historia bat kontatzeko. Zientziaren historiak pisu berezia izango du arlo honetan. Blog honetan, museoaren aurkezpenarekin batera, La ciencia la rescate del País, El descubrimiento de un nuevo elemento eta Quien financió la ciencia izango dira lehen sarrerak.
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak