Obra osoa egin bai edo ez galdetu zuten gero –97.706,17 euro–, eta hor emaitza bestelakoa izan zen: 23 alde eta 27 kontra. Hau horrela, Pol-Poleko presidente Bittor Alberdik atzera egin du berriz ere kargurako aurkeztuko denaren baieztapenean –asmo hori agertu zion Goienari duela bi aste–. Kontua da zuzendaritza aukeratu behar dela berriz –astelehenean ireki zen hautagaitzak aurkezteko hamabost eguneko epea–, baina lokaleko obra osoa aurrera ez badoa Alberdik bere burua hor ez duela ikusten adierazi du.