Adinaren arabera, kategoria desberdinak izango dira, eta antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatu nahi izan dituzte. Jarraian, oinarri nagusiak:
Ideiak honela aurkeztu behar dira:
A kartazala: itxita aurkeztu beharko da; horren azalean leloa (identifikazio-kodea) egongo da idatzita, eta barruan jasoko dira egilearen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta e-posta.
B kartazala: azalean leloa egongo da idatzita, eta barruan honako euskarri hauek bildu beharko ditu, kasu guztietan gutxienez euskaraz aurkeztuta:
- Epaimahaiaren esku jarriko den ideiaren idatzizko aurkezpena. Hau derrigorrezkoa izango da, eta honako atal hauek izango ditu: ideiaren azalpena, helburuak eta onurak.
- Web-orrialdean eta erakusketa-aretoan jartzeko, ideiaren azalpen-kartela, A2 neurriko orri batean; bertan azalduko da ideia bera eta berau adierazteko beharrezko marrazki, grafikoak, azalpenak…
Ideiak udaletxean (goizez) eta liburutegian eta Agorrosinen (goiz eta arratsaldez) aurkeztu ahal izango dira.