Urteko lehen jardunaldian zortzi norgehiagoka jokatuko dira Ipintzako futbol zelaian

Bergara Kirol Elkarteko jokalarien kromoak elkartrukatzeko deia egin du elkarteak. Igandean, 17:00etan, Agorrosingo futbol zelaian kromoak erosi eta elkartrukatzeko aukera egongo da.

Gabonetako oporrak amaituta, Bergara Kirol Elkarteko talde guztiak martxan dira berriz. Jardunaldi honetan ez da atsedenik egongo Bergarako futbol taldeentzat.

Asteburu osoan zehar egongo dira norgehiagokak Ipintzako futbol zelaian. Gainera, partidu ofizialez gain, igande goizean, 12:30ean, igoera faseko alebinen jardunaldia ere jokatuko da Bergaran.

 Bergara Kirol elkarteko jokalarien kromo bildumen aurkezpena

Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko jokalarien kromo salmentak aurrera jarraitzen du; Tximeleta, Goxoak eta Sorgintxo dendetan, Bule, Depor eta Arkupe tabernetan, Osintxuko dendan eta Agorrosingo kantinan eros daitezke. Momentuz ez du inork amaitu bilduma baina 4-5 pertsonei gutxi falta zaie. Bilduma azkarren amaitzea lortzen dutenek sariak izango dituzte; horien artean, Real Sociedad ikusteko sarrerak, klubeko kamiseta, motxila, etab.

BKE-ak gaztetxoei eta ez hain gaztetxoei laguntzeko asmoz, elkartrukerako deia luzatu du. Horrela, bilduma egiten hasita daudenak euren kromoak hartu eta igandean arratsaldeko 17:00etan Agorrosingo futbol zelaira gerturatu daitezke. Bertan elkartrukeaz gain, kromoak erosteko aukera ere egongo da.

 

 

 

Erlazionatuak

Eguenetik aurrera eskuragai Bergara Kirol Elkarteko kromoen albuma

Bergara

Herriko hainbat goxo denda, denda eta tabernatan eskuratu ahal izango dira kromo paketeak, bakoitza euro baten truke. Klubeko hamabost taldeetako k...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.