Mariaren Lagundia Ikastolak Familia Esperientzia proiektuaren barnean, urtarrilaren 26rako hitzaldia antolatu du. Hitzaldiaren izenburua “Ume anitz, adimen anitz” da eta Javier Bahon izango da hizlaria. Bahon, Tuinnovaseko zuzendaria da, berrikuntza proiektuen sustatzailea eta hezkuntza gaietan aditua.
Adimen ezberdinak, ikasteko era ezberdinak eta ikasleen gaitasun ezberdinen arteko lotura ezartzea erraza dela erakutsi nahi dute Ikastolakoek hitzaldi honekin.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta izena telefonoz edo posta elektronikoz eman daiteke:
Telefonoa: 943762540/1
Posta elektronikoa: Ikastola1@mlagundia.net
Oharra: Hitzaldiaren eguna baino lehen sarrera-txartela jaso beharko da, berau hitzaldiaren egunean sartzeko momentuan eskatuko baita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.