Daniel Laskurain artistak egindako txori kabien erakusketa ikusgai dago

Bergarako Nahikari tabernan bergararraren Habiak proiektua osatzen duten 21 artelan zintzilikatu dituzte, eta urtarrilaren 8ra arte izango dira bertan. Naturak jasandako kalteak irudikatu nahi izan ditu Laskurainek, baina baita itxaropena ere.

Disziplina ugari jorratu ditu Daniel Laskurainek bere artista ibilbidean. Izan ere, pintura, lan grafikoak edota marrazketa egin ditu, eta iaz Simon, dibujante callejero izeneko nobela grafikoa argitaratu zuen.

Egun Iruñean bizi den arren, bergararra da bera, eta orain bere artelanak jaioterrian ipini ditu ikusgai. 2012tik dihardu Habiak proiektuan murgilduta.

Honela aurkezten du Laskurainek bere erakusketa:

"Egun batean bizitza hartu zuten habiek.

Orain hutsik, abandonaturik, zapuztuak, eguzkiak eta suak erreta, babesgabetasunak ematen duen patinarekin, haize zabalak eta ahanzturak garaituak.

Gure begi itxi aurrean desagertzen den bizitza naturalaren metaforak.

Baina itxaropeneko lekukoak ere; norbaitek eraiki zituen eta norbaitek hor jarri zituen".

Erlazionatuak

Daniel Laskurain: "Artearen bidez sentimenduetan eragitea da nire helburua"

Bergara

'Simón, dibujante callejero' nobela grafikoa kaleratu du artista bergararrak, Europan zehar dabilen marrazkilari bati buruzko istorioa konta...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.