Aurreikuspenak gaindituta, kromoen bigarren tirada bat prestatzen dihardu Bergara Kirol Elkarteak

Maite Txintxurreta 2016ko abe. 15a, 17:17

Atzo hasi ziren futbol elkarteko kromoak saltzen, eta salmenta "oso ondo" hasi dela diote klubetik. Hala, honezkero bigarren tirada bat prestatzen hasi dira. Gainera, zapatuan gizonezkoen lehen taldeak Ilintxa hartuko du Agorrosinen, eta partiduaren amaieran talde horretako zein emakumezkoen lehen taldeko jokalariak albumak sinatzen izango dira.

15:30ean hasiko da zapatuko partidua. Preferente mailan lider jarraitzen dute mahoneroek, eta etxean beste garaipen bat lortzen ahaleginduko dira. Bada, 17:30ean, partidua bukatzean, zaletuek jokalariekin argazkiak ateratzeko edota albumak sinatzeko aukera izango dute.

Bestalde, gogorarazi dute Agorrosingo tabernan bertan ere izango dela kromoak erosteko aukera partiduan zehar. Horrez gain, abenduaren 31ean egingo duten Gabonetako zozketarako txartelaak salgai daude herriko taberna eta komertzioetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak