Jokin Etxabek profesionaletara emango du saltoa

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 12a, 10:56

Continental mailako Aevolo Cycling Team talde iparramerikarrarekin arituko da bergararra datorren denboraldian.

Desagertuko den Seguros Bilbao taldearekin denboraldi polita burutu ostean, profesional mailara egingo du jauzi Jokin Etxabe bergararrak (Bergara, 1994ko otsailak 3). Bere talde berria, aurten debuta egingo duen Aevolo Cycling Team izango da. Amerikako Estatu Batuetako taldea, World Tour mailako Cannondale-Drapac taldeko bigarren taldea izango litzateke.

Espainiako 23 urte azpiko selekzioarekin 14 lasterketatan aritu da Jokin Etxabe, eta guztira 14 top-ten eskuratu ditu. Bergarako proban, gainera, bigarren izan zen, eta Nafarroako Itzulian (seigarren), eta Gaztela eta Leongo Itzulian (zortzigarren) postu garrantzitsuak eskuratu zituen.

"Beste aukera batzuk izan ditut, baina hau izan da gehien bete nauena. Formaziorako talde bat da, eta txirrindulari moduan asko hazteko aukera izango dut. Gainera, Cannondale Drapac taldearen jarraipena izateak etorkizunerako aukerak ematen dizkizu. Coloradoko edota Utahko itzuliak bezalako maila handiko itzulietan ibiliko gara. Ikasten saiatuko naiz eta ahalik eta hoberen egiten. Alferrik galdu ezin dudan aukera bat da", azaldu du Jokin Etxabek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak