Bihartik domekara arte jokatuko da Bakearen Lasterketa Txekiar Errepublikan eta Jokin Etxabek Pacual Momparler hautatzailearen konfiantza jaso du, lehiaketan parte hartzeko. Orain dela aste gutxi Madrilgo Itzulian ere parte hartu zuen txirrindulari bergararrak, profesionalen mailan, eta hau bere bigarren aukera izango da.