Epeleko konpostatze plantaren ustiatzea konkurtsora irten da

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 8a, 09:40

4,9 milioi euro izango da lizitazio prezioa eta aurkeztu nahi diren enpresek otsailaren 28a aurretik egin beharko dute. Bergarako konpostatze planta, apirilerako martxan egongo da GHK-ren arabera.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK) adierazi duenez, lizitazio proiektuaren barnean, konpostatze plantaren ustiatzea, mantenua eta zaintza, eta lortutako konpostaren salmenta edo komertzializazioa ere daude. "Operadorearen hautaketa prozesua gardentasun osoarekin, zorpetze berri baten erori gabe eta aurrekontuko egonkortasunaren printzipioak errespetatzen egingo dira".

Epelek, urtean "10.000 bio-hondakin tonari tratamendua" emango diola aurreratu dute GHK-tik, "Gipuzkoako bio-hondakinen herenari", hain zuzen ere. "10.000 bio-hondakin tona hauekin 4.000 eta 5.000 kilo konposta artean egin" ahal izango direla ere azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak