Sarrerak geratzen dira Eganen emanaldirako

Eneko Azkarate 2016ko aza. 23a, 11:38
Bart Bergaran herritarrak Eganen emanaldirako sarrerak erosten.

Sarrerak geratzen dira oraindik Egan taldeak zapatuan Bergarako gaztetxean eskainiko duen emanaldirako. 40 bakarrik. Pol Pol tabernan daude erosgai. Goiena Klubak zotz egingo ditu sarrera bi bazkideen artean. Parte hartu.

Atzo, martitzena, jarri zituzten salgai zapatuko Mokolo Eguneko emanaldirako (Egan, (Kokein eta Elvis Cainiorekin batera). 250 sarrerak eta gehienak saldu ziren. "Geratzen direnak gaur salduko dira seguruen; ez ditugu zapatuan salgai jarriko" adierazi dute antolatzaileek.

Goiena Klubeko kideek aukera dute sarrera bi lortzeko. Gaur da zozketan parte hartzeko azken eguna. Bi bide daude sarrera bi horiek eskuratzeko:

  • E-postaz: kluba@goiena.eus
  • WhatsApp: KLUBA Egan [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak