Traste zaharrak biltzeko egunak errespetatzeko deia luzatu du Udalak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 2a, 13:15

"Azken bi asteetan etxeetan sortutako trasteak Bergarako kale bazterretan agertu dira behar ez diren egun eta tokietan", Bergarako Udalak azaldu duenez. Horren aurrean, Udalak zerbitzuaren egutegia eta bilketa guneak errespetatzeko deia luzatu nahi die herritarrei.

"Era berean, etxeetan sortutako tamaina handiko hondakinak ateratzeko prozedura gogoratu nahi da; hala, astearteetan 20:00etatik 22:00etara bitartean utzi behar dira trasteak edukiontzien ondoan eta aurrez, Debagoienako Mankomunitateko traste zaharren bilketa sailera deitu behar da jakinarazteko, 943 71 19 38 telefono zenbakira hain zuzen ere. Asteartea jai eguna tokatuz gero, aste honetan gertatu den bezala, ostegunera igarotzen da traste zaharren bilketa zerbitzua. Hau da, atzo jai zenez, bihar atera beharko dira trasteak", azaldu du Udalak.

Zerbitzu honetan jasotzen diren hondakinak honako hauek dira; altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Aldiz, pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handia keta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...) ez dira zerbitzu honen bidez biltzen, hauek San Kristobal garbigunera eraman behar dira.

Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko, Debagoienako Mankomunitatearekin jarri behar da harremanetan, 943 79 33 99 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak