Traste zaharren bilketa bihar ere egingo dute Arrasaten eta Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 2a, 12:12

Atzo jai eguna izan zen eta horregatik Arrasaten eta Bergaran traste zaharren bilketa bihar ere egingo da Debagoieneko Mankomunitateak azaldu duenez.

"Etxeko traste zaharren bilketako egutegien harira, atzoko eguna jai eguna izan zenez, Debagoieneko Mankomunitateak gogoratu nahiko luke Arrasate eta Bergarako Traste Zaharren bilketa biharko egunera pasatzen dela; hau da, aipatutako herrietan ere bilketa bihar osteguna, azaroak 3, emango da. Betiko moduan, aldez aurretik 943 71 19 38 telefonora deitu eta arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara gertuen dagoen edukiontzi gunera atera beharko dira; beti ere, edukiontziaren ondoan jarrita, ez gainean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak