Omenaldia jaso dute Osintxuko fusilatuek eta euren senideek

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko urr. 23a, 15:23

Martxaren burua monolitoa dagoen tokira heltzen

Duela 80 urte faxistak Osintxun sartu eta bost auzotar hil zituzten: Tomas eta Ildefonso Iñarra anaiak, Ricardo Zangitu, Rufino Akizu eta Jose Garaikoetxea. Gaur omenaldia jaso dute eurek eta euren senideek.

Eguerdiko meza ostean, oinez joan dira Osintxuko erdigunetik Mekolaldeko sarreraraino. Hantxe dago Juan Balentziagak bost fusilatuen omenez egindako eskultura, eta hantxe egin zaie omenaldia hildakoei eta euren senideei. Gure oroimenean beti zioen pankarta eraman dute martxaren buruan fusilatuen senideek.

Biolin doinuek lagunduta aurreskua dantza egin du lehendabizi Manex Alberdik eta hiru bertso kantatu ditu segidan Enaitz Alustizak. Ondoren, Xabier Arregik hitz egin du gertatutako gogoratzeko eta horrek etorkizuna egiteko duen garrantzia azpimarratuz. Senide bakoitzari lore-sorta bana eman dizkiete horren ondoren, biolin jotzaileak Xalbadorren heriotzean pieza jo duen bitartean. Horrela bukatu da ekitaldia.

Aspaldiko gertaera izan arren, ez dutela ahaztu adierazi dute senideek eta batek baino gehiagok ezin izan dio eutsi negar malkoari.

Erlazionatuak

Osintxuko fusilatuei omenaldia

Oihana Elorza Gorostiza 2016 urr 23 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak