Bergarako kirol saila udako ordutegiarekin hasi da lanean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko uzt. 29a, 11:20
Agorrosingo kanpoko igerilekuan gaztetxoak.

Udako ordutegia izango du aurrerantzean Bergarako kiroldegiak. Agorrosin 9:00etatik 21:00etara egongo da zabalik abuztu osoan; kanpoko igerilekua, aldiz, 10:00etatik 20:30era. Udal pilotalekuan ere aldaketak egongo dira: abuztuan itxita egongo da.

Udako ordutegia izango dute abuztuan zehar Bergarako kirol azpiegiturek.

Agorrosin eta igerilekua

Agorrosin zabalik egongo da abuztuan zehar 9:00etatik 21:00etara. Kanpoko igerilekua, aldiz, 10:00etatik 20:30era zabalduko dute –irailaren 11ra arte–. 

Labegaraieta eta pilotalekua

Labegaraietako kiroldegia abuztuaren 6tik 21era itxita egongo da –biak barne–. Eta, Udal Pilotalekua abuztua osoan itxita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak