Ekainaren 11n zabaldu zituzten kanpoko igerilekuak Bergaran. Hasiera batean jarritako ordutegiaren arabera, ohiko ordutegia 10:00etatik 20:30era arte izan behar zen abuztuaren 15era arte. Abuztuaren erdialdetik aurrera, 20:00etan igerilekua ixtea zen proposamena.
Orain, baina, erabaki dute irailaren 11ra arte Agorrosingo kanpoko igerilekua 20:30ak arte zabalik izatea.