Epaimahaia ere ez da nola halakoa izan: Bergarako Udalak Goiena Komunikazio Taldearekin elkarlanean antolatutako Bergara Chef saioaren irabazleek bete dute zeregin hori, Beñat Abiok eta Ariane Nafarratek osatutako bikoteak, hain zuzen.
Marrazki lehiaketan, bestalde, Elene Ucin izan da irabazlea; ondorioz, bere lan hori izango da datorren urteko Boluako jaietako karteleko irudia.
Horrez guztiaz gain, Bolua otxoteak emanaldia egin du eta eguerdian 120 lagunendako herri bazkaria ere egon da. Gaur arratsaldean eta bihar ekintza gehiago egongo dira:
Zapatua, 23
- 16:30 Trikitixa.
- 17:00 Doka eta igel txapelketak.
- 19:00 Txikiteo herrikoia otxotearekin lagunduta.
- 22:30 Dantzaldia Tsunami musika taldearekin.
Domeka, 24
- 10:45 Diana etxafuegoekin.
- 11:00 Pilota partiduak Boluko pilotalekuan: auzoko lau bikote gazteen arteko bi partidu eta
- nagusien norgehiagoka. Sari banaketa. euria eginez gero Zabalotegiko pilotalekuan egingo da.
- 12:00 Santa Anako ermitan meza. Ondoren mezara joan direnentzat salda eta egositako txorizo
- pintxoa Santa Anako elkartean. Gero txikiteoa Barrenakalen trikitixarekin. Jarraian, txirrindulari
- lasterketa II Ugarrixako Igoera. Ondoren apar festa Bolua kalean.
- 13:30 Boluako plazan pintxo banaketa, txikiteo herrikoia hasteko.
- 16:00 Mus txapelketa.
- 17:00 Puzgarriak eta ginkana.
- 18:00 Animazioa DJ Pinoarekin.
- 19:00 Buruhaundiak umeentzat musikaz alaituta. Rifaren zozketa. Txokolatada.
- 20:00 Santanatxoaren igoera eta jaien amaiera.