Bergarako Bolua auzoan Santa Ana jaiak ospatzen hasi ziren atzo. Gaurko ekitaldien artean patata tortilla lehiaketa egin dute. 11 tortilla aurkeztu dira lehiaketara eta onena, Juan Mari Arregirena izan da; bigarren saria, berriz, Maria Angeles Domenechendako izan da. Marrazki lehiaketan, bestalde, Elene Ucin izan da irabazlea; ondorioz, bere lan hori izango da datorren urteko Boluako jaietako karteleko irudia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.