Harrera paregabea izan du 'Hizkuntza erreinu' obra sinfonikoaren estreinaldiak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 19a, 16:16

'Hizkuntza erreinu' estreinatu dute Bergaran.

Bergarako Udal Musika Bandak, Orkestra Sinfonikoak eta Aranzadiko ikasle eta irakasle taldeak, Aitor Garitano bakarlarirekin batera estreinatu dute abestia, jendez lepo bete den Bergarako pilotalekuan.

Maddi Iñarrak sortutako letrei eta Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariak sortutako doinuei gorputza eman diote gaur Bergarako Udal pilotalekuan. Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean, Udal Musika Bandak, Orkestra Sinfonikoak eta Aranzadiko ikasle eta irakasleek, Kilometroak 2016ko obra sinfonikoa estreinatu dute. Aitor Garitano bakarlariaren ahots finak entzuleak hunkitu ditu.

Hizkuntza erreinu obra sinfonikoa bitan gozatzeko aukera izan dute pilotalekura bertaratu direnek, eta bi aldietan txalo zaparradak jaso dituzte Aitor Garitanok, musikariek eta Ikastolako irakasle eta ikasleek. Tartean, Maddi Iñarrak eta Afredo Gonzalez Chirlaquek obraren partiturak eta letrak Aranzadiko ordezkariei eman dizkiete, eta azken hauek, Ikastolaren izenean lore sorta bana eskaini diete obra sinfonikoaren egileei.

Aurretik, entzuleek Udal Musika Bandaren hiru lan entzun ahal izan dituzte: Beti Lagunak, The Pearl Fishers, eta La Conga del Fuego Nuevo. Ondoren, musika bandak eta Orkestra Sinfonikoak Frozen jo dute, Bergarako txikien eta nagusien gozamenerako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak