'Hizkuntza erreinu' obra sinfonikoaren letra

Eneko Azkarate 2016ko eka. 17a, 06:00

Alfredo Gonzalez Chirlaquek Kilometroak 2016rako konposatu duen obra sinfonikoaren letra Maddi Iñarrak idatzi du.

 

Hizkuntza erreinu

 

Zerk egiten du herri bat desberdin (e)ta berezi?

Zerk ematen dio herriari bihotza, arima?

Mende(e)tako jakintza gordailu,

denboran barna zu testigu,

euskara euskaldunon hizkuntza (e)ta erreinu,

bera gabe zer gina(te)ke ba gu.

 

Amak emandako altxorra,

erabiliz hilezkorra,

utziz gero baina

bihurtzen da ahul (e)ta hauskorra

Gure ondarerik bizi eta zaharrena,

belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho pasatzen

iraunaraziko duguna.

 

------

 

Kilometro demasak oinguak Bergaran

herrixa pozik dabil gogotsu lan eta lan

ospatuizu gurekin eta ikusiko dozu nolan

aldapa gogorra be errez asko igotzen dan!

 

Kilometro demasak oinguak Bergaran

herrixa pozik dabil gogotsu lan eta lan

ospatuizu gurekin eta ikusiko dozu nolan

bidia elkarrekin gustorau itxen dan,

nahiz eta urrin juan!

 

Kilometro demasak oinguak Bergaran

herrixa pozik dabil gogotsu lan eta lan

ospatuizu gurekin eta ikusiko dozu nolan

euskeriak itxointzen gaitxuen helmugan

Kilometrotan, Kilometrotan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak