Bederatzigarren urtez kalea saskibaloi kantxa bilakatuko da Bergaran

Xabier Urtzelai 2016ko ekainaren 17a

Gaur, egubakoitza, bertan hasiko dute saskibaloi jaia Bergaran, plazan egingo duten herriko afariarekin. Jokalarien lana, baina, zapatu goizetik egongo da ikusgai, San Martin plazan bertan jarriko dituzte-eta hainbat saski. 

Denera zazpi kategoria izango dira, benjaminetatik seniorretara (azken honetan bi maila: arrunta eta elite maila). Eta guztietan emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketa bana izango da. Bihar goizez eta arratsaldez izango dira partiduak, 10:00etan hasita. Egun horretan, elite, senior, junior, kadete eta infantil mailako norgehiagokak jokatuko dira. Domekan, berriz, 10:00etan hasi eta 14:00ak inguruan bukatuko da –alebin eta benjamin mailakoak–.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak