San Martzialetan hondakin gutxiago sortzeko neurriak proposatu ditu Irabazik

Julen Iriondo 2016ko eka. 3a, 12:21

Irabaziko kideak San Martzialen.

Uztailaren 3an izango da aurten San Martzialgo erromeria, eta Irabazik hainbat neurri proposatu ditu, jaiaren ostean ingurune natural hartan geratu ohi diren hondakinak hobeto kudeatzeko eta hondakin horien sorrera prebenitzeko.

Irabaziren esanetan, Udal Gobernuek nahiago izan dute, orain arte, "urtean egun bakarra" den argudioarekin, zikin utzitakoa garbitzea, "gaitz" horri aurre egitea baino; Udalak erantzukizun guztia herritarrengan utzi ohi duela ere salatu du Irabazik. Zentzu horretan, Aiert Lizarralde zinegotziak dio Udalak azpiegitura hobeak jarri beharko lituzkeela, eta kontzientziazio planak bultzatu. Gaiaren gainean beste alderdiekin jarduteko asmoa ere agertu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak