Laboratorium museoan Loreak asmatzen: Naturzale Europarrak Euskal Herrian izeneko erakusketa dago ikusgai uztailaren 10a bitartean. Horri lotuta, natur zientziei lotutako programa zabala proposatu du museoak, publiko desberdinei zuzenduta dagoena. Ekainaren 4anm hau da, bihar, marrazketa botanikoaren inguruko topaketa egingo dute.
Ekimen hau Beart elkartearekin batera antolatu dute, eta jardunaldiaren helburua artea eta zientzia uztartzea da. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
Irakasleak
Egunean zehar hainbat tailer eta ekintza egingo dira ospe handiko bi zientzia ilustratzaile profesionalen eskutik; Vega Asensio eta Carles Puche.
Vega Asensio ilustratzaile zientifikoa durangarra da. Biologian lizentziatua da, eta aipatzen du tesia bukatu ostean Tesia bukatu eta gero, , ilustrazio zientifikoari "aukera bat ematea" erabaki zuela. Hain zuzen, zapatuan berarekin batera irakasle lanetan arituko den Carles Pucheren eskutik ikasi zuen, besteak beste.
Carles Puchek 1980 urtetik dihardu ilustrazio zientifikoaren munduan. Egun, Historia Naturaleko Instituzio Kataluniarreko, Mexikoko Zientzia Ilustratzaileen Akademiako eta Guil of natural Science Illustrators elkarteko kide da, eta National Geographic bezalako publikazioetarako marraztu izan du. Berak dioenez, bere kabuz ikasi du, komikiak marrazten hasita.
Izen ematea
Tailerretan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute; Laboratorium museoan harreran bertan, telefonoz edota e-mailez: 943769003 / laboratorium@bergara.eus. Tailerretan parte hartzeko prezioa 10 euroko da. Gainontzeko ekintzak doan dira.