Bergara Hiria lehiaketako lan bikainak ikusgai daude Aroztegin

Leire Kortabarria 2016ko mai. 28a, 12:46

32. Bergara Hiria lehiaketako sarituak, Udaleko ordezkariekin batera.

Bergara Hiria argazki lehiaketako saridunen ahotik euren lanen bisita gidatua jasotzeko aukera paregabea izan zen lehiaketako sari banaketan. Lanen kalitatea azpimarratu dute antolatzaileek.

Egubakoitz iluntzean banatu ziren 32. Bergara Hiria argazki lehiaketako sariak, eta zabalik geratu zen Aroztegi aretoko erakusketa. Hain zuzen, jasotako 40 lan onenak bisitatzeko aukera dago atzo ezkero Aroztegi aretoan.

Elena Lete alkateak, saridunek eta antolatzaile taldeko kideek, besteak beste, sarituen eskutik bisita gidatua izan zuten; saridun bakoitzak azaldu zuen argazkia nola egin zuen, ze teknika erabili zuen eta bestelako zehaztasunak.

Arizondo argazkizale elkarteak, antolatzaileak, azpimarratu du jasotako lanen kalitatea, eta Gipuzkoan (saridun guztiak, aurten, gipuzkoarrak dira) arlo horretako argazkilari onenetarikoek parte hartu dutela; horretan ados azaldu dira arduradun guztiak.

Alkatearen esanetan, "32. edizioa izan da aurten eta, emaitzak ikusita, lehiaketa antolatzen jarraitzeko modukoa da, duda barik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak