Bi irundar hauek, gainera, beste sari bana ere eraman dute lehiaketan. Bergarako onenari dagokionez, zuri beltzeko modalitatean Imanol Mondragonendako izan da saria, eta koloretan, berriz, Jose Agustin Gurrutxagarendako.
197 lan aurkeztu dira guztira Bergara Hiria argazki lehiaketaren aurtengo ediziora. Herriko onenen sariez gain, beste bergarar bat ere saritua izan da, Benito Cantero, berea izan baita koloretako modalitatean bigarren lanik onena.
Hona hemen saritu guztien zerrenda:
- Zuri beltzean
Lehen saria: Zadorra. Oskar Gascón. Irun.
Bigarren saria: La Gaviota. Manu Barreiro. Beasain.
Hirugarren saria: La salida del laberinto. Eladio Aires. Irun.
Herriko onenaren saria: Auditorio. Imanol Mondragón.
- Koloretan
Lehen saria: Delta. Eladio Aires. Irun.
Bigarren saria: Yesa I. Benito Cantero. Bergara
Hirugarren saria: Lo que el mar se llevó. Oskar Gascón. Irun.
Herriko onenaren saria: Alba. Jose Agustin Gurrutxaga.
Erakusketa Aroztegin
Egubakoitzetik aurrera, maiatzak 27, aurtengo ediziora aurkeztutako berrogei lan onenak Aroztegi aretoan jarriko dituzte ikusgai. Zuri beltzeko eta koloretako hogeina lan ikusi ahal izango dira, eta ekainaren 12ra arte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera.
Egubakoitzean bertan egingo da sari banaketa, 20:00etan.