Bergarako jaiak 2016

Eguraldi txarra iragarrita jaietako hainbat ekintza lekuz aldatuko dira

Josu Bilbao Atxutegi

Kepa Junkera

Bitorianatxoren jaitsieraren ondorengo parrillada eta erromeria Seminarioko karpan egingo dira ostiralean. Kepa Junkera & Sorginaken emanaldia, ostera, San Martin plazan izango da, nahiz eta euri apur bat egin.

Pentekoste Jaietarako aurreikusita zeuden hainbat ekintza lekuz aldatuko dira eguraldi txarra tarteko:

- Maiatzak 13, ostirala: Parrilada eta Mugi Mugi erromeria Seminarioko karpan egingo dira.

- Maiatzak 14, larunbata:  Erraldoien gunea: Eguraldi txarrarekin dena pilotalekuan egingo da.  Kepa Junkera & Sorginak kontzertua euri pixka bat eginda ere, San Martin plazan izango da.

- Maiatzak 16, astelehena: Herri bazkaria Seminarioko karpan egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak