Bergarako eskalatzailea goiz hasi zen nabarmentzen. 10 urterekin 7b zailtasuneko hormak igotzen zebilen, 11 urterekin egin zuen 8koetara salto, eta 13 urterekin Koldoren mundua eskalatu zuen (8c+). Hala, hurrengo pausoa 9koan zegoen, eta hainbat ahalegin egin eta gero domekan lortu zuen 2006an Patxi Usobiagak lehenengoz igo zuen bidea igotzea, Begi puntuan. Hala, bailaran bi eskalatzaile daude 9koen taldean sartuta, Linazisoro gaztea eta Ander Lasagabaster arrasatearra. Eta, Lasagabasterrek duela aste gutxi igo zuen, hain zuzen, Begi puntuan.