Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.
Instantziak aurkezteko epea apirilaren 22an, 12:00etan bukatuko da, eta eskari bat baino gehiago balego, zozketa egingo da, udaletxeko Idazkaritzako bulegoan, apirilaren 22an bertan, 12:30ean. Eskaera aurkeztu dutenen artean egingo da zozketa; eta aurkeztutako taldeen artean lehentasuna izango dute kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek, betiere 2014 eta 2015 urteetan Pentekoste jaietan San Martin plazan jarritako txosnaren adjudikazio-hartzaile izan ez balira, azken hauek ere itxoite-zerrendara pasatuko baitira.
Txosnaren adjudikazioa egin ondoren, adjudikazio-hartzaileak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du Idazkaritzan apirilaren 29 ostiraleko 12:00ak baino lehen:
- 375 euroko fidantza egiaztatzen duen agiria.
- Bergarako Pentekoste jaietan jarritako txosnaren jarduerak eragin ditzakeen arriskuak eta txosnak berak sortu ditzakeen arrisku eta kalteak babesteko, Erantzukizun Zibilaren poliza –240.404,84 euroko gutxieneko kapitalarekin– kontratatu izanaren agiria.
Halaber, apirilaren 29ko 13:00ak baino lehen, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
— Adjudikazio-hartzaileak ordezkari bat aurkeztu beharko du, horren datu guztiekin.
— Gehiengoz adinez txikiak direnek osatzen duten talde edo entitateak txosna jartzeko baimena izan badu, honako hau ere aurkeztu beharko du:
Eranskinean jasotako ereduari zehatz-mehatz jarraituz, ordezkari legalak sinatutako dokumentua. Bertan adieraziko du berak ordezkatzen duenak txosnan lan egiteko baimena duela eta instantzia aurkeztu duena ordezkari izendatu duela hirugarren baldintzan jasotako eraginetarako.