Pentekoste jaietako zapirako marrazki lehiaketa martxan dago

Josu Bilbao 2016ko apirilaren 5a

Apirilaren 27a izango da marrazkiak aurkezteko azkeneko eguna. Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat eraman beharko du marrazkiak.

Lehiaketaren oinarriak:

- Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.

- Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, zuri-beltzean.

- Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.

- Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa.

- Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da.

- Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereizi: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak.

- Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 27 (asteazkena).

 - Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.

- Saria: 60€

- Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak