Datorren eguenean bukatuko da txartelen banaketa, eta gaurtik ordura bitarteko banaketa denak Oxirondo azokan egingo dira –10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara–. Bertan izango dute txartela jasotzeko aukera, ez bakarrik berez dagozkien kale eta auzoetako bizilagunek –norberak joan ezin badu, beste batek jaso dezake, lehenaren telefono zenbakia emanda–, baita aurreko egunetan jasotzea zegokien eta jaso ez zuten bizilagunek ere.
Hor ere jaso ezean, azken aukera izango da apirilaren 18tik aurrera Hondakinen informazio bulegoan jasotzea. Etxebizitzetan jarritako bando bidez ari da jakinarazten Udala leku bakoitzeko bizilagunek noiz eta non jaso behar duten txartela –Udalaren webgunean ere badago–.
Txartelak hartzeko azken asteko egutegia
Apirilak 11, astelehena, Oxirondo Azoka
- KRUZ GALLASTEGI KALEA
- IRIZAR PASEALEKUA
- MASTERREKA KALEA
- SIMON ARRIETA PLAZA
- 496 bizilagun
Apirilak 12, martitzena, Oxirondo Azoka
- OXIRONDO AZOKA
- FLEMING KALEA 557
- ALKABIETA KALEA
- URDANGARIN PASEALEKUA
- FRAIZKOZURI PLAZA
- KATABIA KALEA
- MUGERTZA KALEA
- OXIRONDO PLAZA
- ZUBIETA KALEA
- ZURRADERO KALEA
- 557 bizilagun
Apirilak 13, eguaztena, Oxirondo Azoka
- BONI LASKURAIN PASEALEKUA
- IBAIONDO PASEALEKUA
- MATXIATEGI KALEA
- 558 bizilagun
Apirilak 14, eguena, Oxirondo Azoka
- ERNAI KALEA
- UGARTE KALEA
- LIZARIA KALEA
- MADURA KALEA
- MELCHOR SANCHEZ TOCA
- MOIUA KALEA
- MOIUA BIDEA
- AMILLAGA KALEA
- LEIZEAGA KALEA
- UBERA AUZOA
- 624 bizilagun